Urte zaharreko festan zeundela gimnasioan izena eman, hizkuntza bat ikasten hasi ala aurrezteko taula bat betetzen hasiko zinela zin egin zenion zeure buruari? Ziur aski, oraindik ez duzu asmo on horietako bakar bat ere martxan jarri. Ez gatoz zu gaizki sentiaraztera, lasai; estatistikek diotenez, urte berriko asmo on horien %80 ez dute otsaileraino irauten. Baina, zergatik egiten dugu huts gure asmo on horiek betetzen?
Helburu “handiegiak” direlako agian, zergatik ez zerbait egingarriagoa. Adibidez:
- Liburu bat euskaraz irakurri: ikusi Ostiraleko gomendioak
- Zure mugikorra eta nabigatzailea euskaraz jarri: https://www.lehenhitza.eus/
- Laneko termino batzuk euskara txukunean esan: “ataza”, “saio”, “su-hesi”, “abildua”, “ataka”, …
- Euskarazko ikuskizun batera joan: zure herriko agenda ikusi. Donostiakoa hemen https://www.donostiaeuskaraz.eus/
- Film bat euskaraz ikusi. Kontsultatu https://www.pantailakeuskaraz.eus/ katalogoa
- Ostiraleroak irakurri eta gaiak edo testuak proposatu