2024(e)ko azaroaren 30(a)

Euskal letra mota

Nonbait ikusi duzu eta jakingo zenuke bereizten. Euskal tipografia, euskal hilobietako zeinu alfabetikoetan inspiratu zen grafia, berezia da, eta Pirinioz bestaldeko hilerrietatik hasi eta Bizkai mendebaldera arte topa dezakegu.

Gorputz sendo eta bukaera irregularrekoa, makila huts diren letra-mota aseptiko eta funtzionalekin ikustekorik ez du batere euskal tipografiak. Nabarmena eta harroa da, oso agerikoa, oharkabean pasatzen ez dena.


      Erronka txiki bat, ea zure auzoan edo herrian non topatzen duzun euskal tipografiadun afixik. 

Lehen adibideak Erdi Arokoak dira, baina gaur egun ere, euskal nortasunaren ikur bihurtuta kale plaketarako edo taberna bateko errotuluetan topa genezake.

Garai digitalerako pausoa emateko, bereziki inportantea, Thierry Arsaut-ek euskal tipografia eredu digitalera eta guztion ordenagailuetara ekartzeko ahalegina egin zuen.

Hainbat webgunetan deskargatu daiteke doan. Adibidez, beheko estekan.

  • Basque Light (euskal letra mota) deskargatzeko Basque Light
  • Informazio iturria eta sakontzeko: Argiako “Modernitateari keinuka“ eta Zuzeuko “Euskal tipografia, nortasun ikurra” artikuluak