Euskaraz gutxi irakurtzen baduzu, eta beti nahi izan baduzu nobela bat euskaraz irakurri ahal izatea, hau da, zalantzarik gabe, zure liburua.
Agota Kristofen beste eleberrietan bezala, esaldiak laburrak dira, kapituluak motzak dira (3 edo 4 orrialdekoak gehienak), lekuek eta pertsonek ez dute izenik eta gertaera gogorrak gordinki deskribatzen dira. Xaloa baina sakona, irakur erraza eta liluragarria era berean.
“Liburuak jakin-mina pizten du. Erakarri eta berarekin eramaten du irakurlea liluraturik,
edonor harritzen baitu horrelako gertaera lazgarriak hain xalo kontaturik entzuteak.
Xalotasun aire hori lortzeko, Agota Kristofek haurren idaztankera antzeratzen du. Irakurketa amaitu eta gero, liburua itxi eta gogoetatsu geratuko gara, irria ezpainetan eta galderaren bat buruan jauzika. Gaiztoak eta ankerrak al dira? Zer da Ongia?; zer Gaizkia?” [Alberdania]
Koaderno handia (jatorriz frantsesez "Le Grand Cahier") (1986), Agota Kristofen eleberria da. Egilea bere bizitzan oinarritu zen eleberri hau idazteko. Hungarian Bigarren Mundu Gerrak, naziek , sobietarrek, eta Gerra Hotzak eragindako gerra, heriotza, gosea eta txirotasuna ezagutu zituen. Familia jaioterrian utzita erbesteratu behar izan zuen. Gertaera hauek guztiak islatzen ditu liburuak.
Ziur zure herriko edo auzoko liburutegian topatuko duzula; bestela, erosteko bi lotura dituzu beheko esteketan.
Sakontzeko:
Erosteko